Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EKONOMIA, OGASUNA ETA KONTUETARAKO BEREZIA

Zinegotzi-ahalduna: José Antonio Pérez Gabarain

Ogasuneko teknikaria: Miren Lizaso

Zerga-bilketako teknikaria: Josean Huici


UDALAREN JARDUERAK ALOR HONETAN:

2007ko EGUTEN FISKALA:


URTEAN BEHIN ORDAINTZEKOAK

HILERO ORDAINDU BEHARREKOAK

HIRUHILABETEAN BEHIN ORDAINTZEKOAK

ZERGA ETA TASAK NOIZ ETA NOLA ORDAINDU

Eskuorri honen bidez Andoain Udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaiezein den 2007ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Tasen Egutegi Fiskala, bertan horien ordainketa egiteko epeak ezarri direlarik.

Epeak, adierazitako egunean bukatuko dira edo hori jaieguna balitz hurrengo lanegunean.

Errolda fiskalak, non ordaidu beharreko kuotak eta horiek finkantzen dituzten zerga-osagaiak ezartzen baitira, jendaurrean ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hilabete lehenago.

Ordainketa epearen jakinarazpena orokorra izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emango diren ediktuen bidez egingo da, eta Udalaren Iragarki Tauletan ere ezagutzera emango dira.

ORDAINKETA LEKUAK

Udal Zergabilketa bulegoan edo Kutxa, Euskadiko Kutxal, BBVA edo Banco Guipuzcoano entitate lankideetan.

Era berean Internet bidez ere egin dezakezu ordainketa, helbidean: e-administrazioa

HELBIDERAKETA

Jakin dezazula, Udalari ordaindu beharreko zerga eta tasak ordaintzeko garaian erreziboak helbideratuz errazago egingo duzula, horrek zuretzat abantaila handiak baititu.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko ditu Udalak, gainerako zerga eta tasak ordainaldiaren erdialdean kobratuko dira.

UDAL ZERGABILKETARI DAGOKION GIZARTE-POLITIKA

SALBUESPENAK:

Udalak ibilgailuen gaineko zergan salbuetsi zaitzake elbarri izateagatik edo zure ibilgailua 25 urtetik gorakoa izateagatik. Batean zein bestean salbuesteko eskaera Udal Zergabitegian aurkeztu behar duzu.

Udalak, baita ere, zabor, ur eta estolderia tasen ordainketan salbuetsita geratzeko aukera aurreikusten du, familiak dituen dirusarreren arabera.

Azken salbuespen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu Udaleko Gizarte Zerbitzuen lansailera. Bertan, urtean behin, urri aldera, epea zabaltzen dute salbuespen eskaera aurkezteko.


Salbuespenak erabakitzeko irizpideak:

Familia-unitateko kide kopurua: 1 edo 2 3 edo 4 5 edo gehiago
Portzentaia: 1,50 1,75 2,50
Salbuespenerako diru-sarrerak guztira (*): L.G.S. x 1,50 L.G.S. x 1,75 L.G.S. x 2,50

(*) L.G.S. (Lanbide arteko gutxieneko soldata)


FAMILI UGARIENTZAT EZARRITAKO HOBARIAK:

  1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (O.H.Z.):

    • Ohiko etxebizitzari dagokionaren %90eko hobaria.

  2. Etxeko ur-hornidura, estolderia eta zaborren bilketagatiko tasetan hobariak:

    • 3 seme-alaba %30
    • 4 seme-alaba %50
    • 5 seme-alaba edo gehiago %80

    Lehenengo bi obari hauen onuradun izateko eskaera Udaletxeko Erregistro Nagusian bertan egin behar da.

  3. Musika Eskolako tasen gaineko hobariak matrikulatzeko garaian (hurrengo ikasturterako 2007/08):

    • 3 seme-alaba %30
    • 4 seme-alaba %50
    • 5 seme-alaba edo gehiago %80

  4. Kiroletako Patronatuko tasak:

    • Familia ugariagatiko txartel-saria 121 €

ZERGAPEKOAREN HARRERA:
Zerga eta tasa horiek guztiak ordaintzeko garaian zalantzarik sortzen baldin bazaizu, Udaletxeko Zergapekoaren Harrera Zerbitzura dei egin dezakezu edota posta elektronikoz zure galderak egin.

Telefonoa: 943-300-830

e-posta: zergabilketa@andoain.org

itzuli  aurkibidera