ANDOAINGO ENPRESA ZEIN MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUENTZAKO DIRULAGUNTZAK
IRUDIA ETA ERROTULAZIOA:
| Euskarriak |
Kostuaren % |
Gehienez |
| Errotulu nagusia edota bestelakoak (ibilgailuetakoa, enpresaren kokapena iragartzen dutenak...) |
| Euskara hutsean: |
%50 € |
300 € |
| Elebietan: |
%30 € |
150 € |
| Irudi korporatiboa daraman kanpoko erabilerako dokumentazioa eta materiala |
| Euskara hutsean: |
%50 € |
450 € |
| Elebietan: |
%30 € |
225 € |
Web guneak eta programa informatikoak
Web gune osoa euskaraz edo bietara, beti ere hasierako orrian euskarari lehentasuna emanda |
| Euskara hutsean: |
%50 € |
450 € |
| Elebietan: |
%30 € |
225 € |
| Web guneko hasierako orri nagusia eta lehenengo mailako orriak euskaraz eta bietara |
| Euskara hutsean: |
%30 € |
300 € |
| Elebietan: |
%15 € |
150 € |
| Enpresa euskararen erabilera normalizatzeko lagun dezaketen programa informatikoak |
| Euskara hutsean: |
%50 € |
200 € |
| Elebietan: |
%30 € |
100 € |
PERTSONALAREN HIZKUNTZAZKO GAITASUNA:
Euskalduntzeko, alfabetatzeko eta euskara teknikoko ikastaroak.
Euskaltegietako ohiko taldeetan parte hartzeko aukera. Matrikularen %50eko dirulaguntza, Udalak jarritako baldintzak betez gero.
Euskaltegietan sektorea antolaturiko ikastaroetan trebatzeko aukera. Euskara zerbitzuaren baliabideen arabera aztertuko da kasuan kasukoa.
Baldintzak:
- Andoainen kokatutako enpresa zein merkataritzako establezimenduaren titularra izatea.
- Bere enpresa zein merkataritzako establezimenduaren sortu edo berritu diren euskarriengatik diru-laguntza eskatzen den urte berean luzatutako fakturak aurkeztea.
- Udalarekiko zerga obligazioak ordainduta edukitzea (Beharrezko balitz, obra txikitarako lizentziari dagokiona barne).
- Honako baldintza guztiak betetzea:
- Berritu edo sortu diren euskarriak ongi taxutuat izatea euskarari eta, behar bada, euskara eta gaztelaniari dagokionez.
- Berritu edo sortu diren euskarrietan jarritakoa izen propioa besterik ez bada, ez da diru-laguntza jasotzeko aukerarik izango.
- Euskarria euskara hutsean edota bietara egina badago, euskara gaztelaniaren pareko dutenak edota lehentasuna ematen diotenak lagunduko dira diruz.
- 500 euroko topea xahutu arte jaso ahal izango du enpresak xede honetarako laguntza, euskarriak euskara hutsean jartzen baditu, 300 euroko topea elebitan jarriz gero. Tarteko aukeretan Udalak izango du, goiko mugaren barruan, topea finkatzeko eskumena.
Prozedura:
- Eskaera egin behar de Udal Erregistroan, beharrezko eskabide-orria betez.
- Euskara Zerbitzuak ebaluatu eta laguntza bideratu daitekeen ala ez erabakiko du.
- Dirulaguntza jasotzeko, berriz faktura originala eta egindakoa (errotulua, webgunea...) nola gelditu den erakutsiko duen frogaren bat (argazkia,...) aurkeztu beharko dira Euskara Zerbitzuan.
Dirulaguntza eskaera: Enpresa-Merkataritza
Andoaingo enpresa zein merkataritza
establezimenduek beren zerbitzuetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen emakida araupetzen duen berariazko ordenantza
euskarazerbitzua@andoain.org
943-300830