Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EUSKARA

Hezibidea
Euskara Dirulaguntzak
Apelliduak Abizendu
Ikastetxeak
Errotuloa Euskaraz
Itzulpen eta Zuzenketa
Aisia
Liburugintza
Toponimia
Udalarekin Harremanak Euskaraz
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Erreportari Gazte Saria

Zerbitzuak

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
errotuluak euskaraz

Errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak: Andoaingo Udalak dirulaguntza ematen die ERROTULOA euskaraz edo elebidun (euskarari lehentasuna emanez) jartzen duten establezimenduen jabeei.

  1. Euskara hutsean idatzitako errotulua jartzen duenari, errotuluaren kostuaren % 50 ordainduko zaio, baina 300,51- euroko mugapean.

  2. Errotulua elebietan jartzen duenari, errotuluaren kostuaren % 30 ordainduko zaio, baina 180,30- euroko mugapean.

  3. Errotuluetan izena edo abizena besterik agertzen ez denean ez da inolako dirulaguntzarik emango. Esate baterako, huts-hutsik "ARANTXA" dioen errotulua jartzeagatik ez da dirulaguntzarik emango. Dirulaguntza emango da, ordea, "ARANTXA OINETAKOAK" dioen errotulua jartzeko.

  4. Dirulaguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa da Udalarekiko zorrik ez izatea eta euskaraz zuzen eta egoki idatzitako errotulua jartzea. Horretarako, merkatariak doan balia daitezke Udal Euskara Zerbitzuaren itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza zerbitzuaz.

ngoikoetxea@andoain.org

943-300830

itzuli  aurkibidera