Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EUSKARA

Hezibidea
Euskara Dirulaguntzak
Apelliduak Abizendu
Ikastetxeak
Errotuloa Euskaraz
Itzulpen eta Zuzenketa
Aisia
Liburugintza
Toponimia
Udalarekin Harremanak Euskaraz
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Erreportari Gazte Saria

Liburugintza

Patxi Etxeberria
Patxi Etxeberria

2000ko abenduan Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen EGAN literatur aldizkarikoen ekimenez, Patxi Etxeberria idazle andoaindarra ezagutarazteko jardunaldi batzuk antolatu zituen Andoaingo Udalak.

Hitzaldiak, mahaiinguruak, zenbait lanen aurkezpenak eta omenalditxoa egin zitzaion. Orduan bi proposamen airean geratu zitzaizkigun: Andoaingo kale bati bere izena ematea eta bere lanekin argitalpenen bat prestatzea..

Dagoeneko urte batzuk joan dira eta Andoaingo Udalak orduan proposatutakoak ekintza zehatzetan gauzatu ditu: alde batetik, herriko zabalguneko kale batek Patxi Etxeberriaren izena eramango du, eta bestetik idazle honen lehenengo bi liburuen argitalpena babestu du.

Bere lan guztietatik Andoainekin lotura zuzena dutenak hobetsi ditugu, eta ondorengo bi liburukiak argitaratu ditugu: ?Umetako oroitzak? eta ?Izaten hasi?, azken hau nerabezaroan kokatutakoa. Bietan bizi-bizi agertzen da mende hasierako euskara: hitanoa, esamoldeak... Euskara Batura ekarriko dira irakurterrazagoak gertatzeko baina adizkera guztia bere horretan utziko da. Mende hasierako Andoain ere suma dezakegu, gure zaharrei entzundako istorioen kokalekua hobeto ezagutuko dute andoaindar gazteek Etxeberriaren lanak irakurtzean. 3.000 biztanle zituen Andoaingo semearen eskutik gure iragan hurbila gordeko dugu, gure aiton-amonen euskal herria.

Liburu hauek Patxi Altuna euskaltzainaren lanaren fruitua dira berak aztertu, sailkatu eta moldatu baititu Patxi Etxeberriaren idazki andanak, izan ere ikaragarrizkoa baita andoaindar honek idatzi zituen eskutitz, olerki, prentsako artikulu, egutegi eta kontaketa kopurua. Edozein orri pusketa erabiltzen zuen horretarako, baita berak jasotako eskutitzen kartazalak ere. Horren lekuko xume bat dira bere gaztaroari buruz aurkeztu ditugun liburu hauek.

Patxi Etxeberria, Goiburu auzoko Merdilladi baserriko semea dugu. Apaizgizona, Gasteizko seminarioan egin zituen ikasketa nagusiak eta bertako euskaltzaletasuna bereganatu zuen, han ezagutu baitzituen Aitzol, Manuel Lekuona edota Joxe Migel Barandiaran. Bere bizitzaren zatirik handiena, 54 urte, atzerrian eman zituen, Txina eta Filipinetan batez ere. Herbesteko semea da zalantzarik gabe, XX. mende hasierako euskaltzaletasuna Euskal Herritik urrun gorde zuena. Bere ekarpen nagusia jaioterriarekin etengabeko loturaren bitartez, izan zitekeen Euskal Herriarekiko kontrastean datza.



ngoikoetxea@andoain.org

943-300830

itzuli  aurkibidera