


Rikardo Arregi Kazetaritza Saria: Andoaingo Udalak 1988an sortu zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Urte horretan izan zen lehenengo edizioa. Bigarren ediziotik aurrera, urtero-urtero Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza izan du sari honek.
Euskarazko kazetaritza bultzatzeko eta indartzen laguntzeko sortu zuen bere garaian Udalak Sari hau eta andoaindarra genuen Rikardo Arregi aitzindariaren izena jarri zitzaion Sariari.
Aurtengoa XX. edizioa da. Eta urte hauetan euskal kazetaritzaren erreferente tinko bihurtu da. Horretarako, ezinbestekoa izan da sari honen bultzatzaile eta antolatzaileen lana, eta baita epaimahaikideen lankidetza ere, baina Rikardo Arregi Kazetaritza Saria sendotu bada urte hauetako guztietako sarituek egiaztatu duten kalitateagatik izan da. Euskarak, beharrezkoa baitu kalitatezko kazetaritza bat, komunikazio prestu eta moderno batean oinarritzen dena. Eta sari honek kalitatezko kazetaritza erreferentzia bihurtzeko laguntza izan nahi du.
943-300830
XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria / Azken Erabakia