Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EUSKARA

Hezibidea
Euskara Dirulaguntzak
Apelliduak Abizendu
Ikastetxeak
Errotuloa Euskaraz
Itzulpen eta Zuzenketa
Aisia
Liburugintza
Toponimia
Udalarekin Harremanak Euskaraz
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Erreportari Gazte Saria

Hezibidea

Zinegotzi-ahalduna: Petra Romero Pozo

Zerbitzuko teknikaria: Nekane Goikoetxea


zorionak Haur jaio berriak: Haur jaioberrien gurasoei, gutunazal baten barruan, haurrarentzako opariak bidaltzen zaizkie: haur-hizkerako hitzen zerrenda, sehaska-kanten CD bat, eta biorriko bat.

Azken honetan gurasoen sentsibilizazioa landu nahi da, haurraren eskolaratzea eta bestelako jarduerak aukeratzerakoan hizkuntza-irizpideak kontuan har ditzaten.

Etxetak du giltzaEtxeak du giltza: Gurasoei banatzen zaien eskuorri honen bitartez, seme-alabek euskaraz egin dezaten, gurasoen hizkuntz gaitasunaren araberako gomendioak ematen zaizkie (zer egin eta zer ez egin). Era berean, gonbitea egiten zaie euskalduntze-alfabetatze eskoletara joateko nahiz mintzapraktikako taldeen parte hartzeko eta horretarako Udalak ematen dituen dirulaguntzen berri ematen zaie.

jolas ikastaroa Jolasen tailerra: Ikastaro hau guraso euskaldunei dago zuzendua. Bere helburu nagusia, gurasoei edota haurrekin harreman zuzena duen edonori euskaraz jolasten laguntzea da.

Era honetan, garai bateko joku eta kantu zaharrak berreskuratzeaz gain, oso hedatuak dauden erdal jolasak euskaraz ere egin daitezkeela irakasten da.

larunbatean ere euskaraz Larunbatean ere euskaraz: Ekintza hau 3-12 urte bitartekoei dago zuzendua eta larunbatetan egiten da. Egitasmo honen helburu nagusia etxean erdal giroan bizi diren neska-mutilek euskara eskolatik kanpo ere erabiltzea da, erabilera honekin hizkuntzaren aldeko jarrera bat bultzatuz.


goazen jolasteraGoazen jolastera, HELBURUA: urte osoan zehar eskolan ikasitako euskara udako oporretan ez galtzea eta, ahal bada, gehiago ikastea. Euskara ikasten ari diren haurrei hitz egiteko erraztasuna hartzeko aukera eman nahi zaie, eta euskaraz badakitenei hitz egitekoa. Baina hori guztia, opor garaia denez, jolas giro alaian egingo da, Andoain bera ere hobeto ezagutuz.

pdf Goazen jolastera 2008



ngoikoetxea@andoain.org

943-300830

itzuli  aurkibidera