Andoaingo udal kirol instalazioak eta udal kirol ekitaldiei dagokiona Andoaingo Kiroletako Udal Patronatuak kudeatzen ditu. Patronatu hau 1992. urtean sortu zen Erakunde Autonomo Lokal gisa.
Tokiko Administrazioek onar dezakete zenbait zerbitzu deszentralizatzea udal erakunde autonomoen bitartez. Erakunde horiek berezko lege-nortasuna dute, sortzen duen Udalarekiko independentea eta, ondorioz, ematen zaizkion eskumenak kudeatzeko autonomiaz gozatzen dute.
Kirol Patronatuaren gobernua eta administrazioa Zuzendaritza Batzordeari dagokio. Hau honela dago osaturik:
Lehendakaria: Ainara Rodriguez
Bokalak:
Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako zinegotzi bana:
Ø Bildu: Ainara Rodriguez
Ø PSE-EE: Fernando Narciso
Ø EAJ-PNV: Andoni Baltasar
Ø PP: Asunción Guerra
Udalean federatuta dauden kirol talde eta erakundeetako bi ordezkari:
Ø Jose María Estíbariz
Ø Gurutz Letamendi
Udaleko ikastetxeen bi ordezkari
Ø Iñaki Artano
Ø David Urtasun
Kirol Teknikaria: Ixiar Olano Campos
Idazkaria: Miren Agirrezabal