SUSTAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA GAZTERIA
Zinegotzi-ahalduna: José Luis Vela
Langileria teknikoa: Hilario Dorronsoro
Tfnoa: 943 30 42 21
Fax: 943 30 42 22
E-mail: enplegua@andoain.org
Helbidea: La Salle Etorbidea, 6 (Urigain Etxea).
HELBURUAK:
- Sustapen Ekonomikoa: Toki-mailako ekonomiaren beharrizanak eta berori garatzeko aukerak aztertzea, eta ekimen horiek jardunean jartzea.
- Enplegua: Informazioa, orientazioa,prestakuntza eta kontratazio aukerak eskaini herriko langabetuei.
- Gazteria: Interesa duten gaietan informazioa eta orientazioa eskaini gazteei, era berean aukera berriak eskaini beren aisaialdian edota denbora librean eta azkenik hainbat ihardueren antolaketa.
ZERBITZUAK:
1.- LANBIDE - INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA
- Lanbide-informazio zein orientazioko jarduerak eta enplegurako motibazioa.
2.- LANBIDE - PRESTAKUNTZA OKUPAZIONALA ETA LAN ESPERIENTZIA
- Lanbide-prestakuntza programak langabetuaktrebatzeko, horrela enplegua aurkitzeko aukera gehiago izango baitute.
- Programa horiek prestakuntzarako soilik edo prestakuntza eta lan kontratu bat konbinatzeko izan daitezke, bigarren aukera horrekin, prestakuntza lortzeaz gain, lan-esperientzia ere eskuratuko delarik.
3.- LANBIDE
- Andoaingo udala zentro kolaboratziale bezala aukera dauka langabetuak, ez da derrigorrezkoa, sare honen barruan sartzeko.
Era berean enpresek behar dituzten langileak eskuratzeko gure zentroak lan eskaintzak kudeatzen ditu.
4.- ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK
- Enpresak sortzeko aholkularitza eta bideragarritasun planen azterketak.
5.- LANBIDE HASTAPENEKO IKASTETETXEA (L.H.I.)
Olagain auzoa, z/g (Opua pabilioia)
Tfnoa.: 943 30 08 16
- 16/20 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza programa.
- Baldintzak: DBH zikloa gainditua ez izana, LH1 edo gehiagoko tittulaziorik ez edukitzea.
- Lantzen diren espezialitateak: Automobilaren txapa eta pintura, Galdaragintza, Ile apainketa eta estetika, Igeltseritza,...
6.- LEITZARAN 31
La Salle Etorbidea, 6 (Urigain Etxea)
Tfnoa.: 943 59 04 09
E-mail: leitzaran31@andoain.org
- Andoain mailan turismo sostengarria garatzeko eta dinamizatzeko sortutako programa,kontuan harturik Andoainek eskaintzen dituen aukerak, hau da, kokapena, Leitzaran bailara, Tren Txikiaren ibilbidea, komunikazio sarea, Leitzaran ibaia, ...
7.- KZ GUNEA
Ondarreta kalea, 6 (behe solairua)
Tfnoa.: 943 59 17 15
- KZ gunea programak euskal herritar eta, bereziki, tresna informatiboen mundutik urrunen dauden biztanleak errazago murgiltzea teknologia berrietara du helburutzat.
- Gure zentroak honako azpiegitura dauka: nabigatzeko aretoa (gune hau internetera sartzeko hiru ordenagailuz osatuta dago eta tutore espezializatuen etengabeko laguntza du), teknologia berrietan trebatzeko ikasgela (12 ordenagialuz horniturik) eta interneteko erabiltzaileek beren zalantza edo arazoak ebazteko zerbitzu telefonikoa.
8.- GAZTE - LOKALA
Pio Baroja, 1 (sarrera: Agustin de Leitza)
Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetarako Egoitza (azpi solairua)
Tfnoa.: 943 30 07 46 / 30 07 62
E-mail: gaztelokala@euskalerria.org
http://www.gaztelokala.com
- Gazteak elkartzeko gune bat da, astean zehar eta asteburuetan zabaltzen dena. Egoteko eta lagun artean elkartzeko aukeraz gain, bertan zenbait baliabide erabili ditzakete gazteek: egunkariak, aldizkariak, jokoak, komikiak, ...
- Eskaintzen diren aukerak: 1) Informatika gela, 2) Topagunea, 3) Gazte informazio bulegoa
- Ordutegia:
Goizez: Asteartea, osteguna, ostirala eta larunbata 11,00tatik 13,30etara.
Arratsaldez: asteartetik igandera 17,00tik 20,00etara.
Erlazionatutako loturak:
http://www.lanbide.net
http://www.inem.es
http://www.kzgunea.net
