Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EZAGUTU ANDOAIN

Kokapen Geografikoa
Biztanleria
Historia
Pertsonaiak
Ekonomia
Eraikin Bereziak
Argitalpenak

HISTORIA

Nekazal garaietako lehen mendetatik has daiteke antzematen Andoaingo historiaren hainbat arlori, nahiz eta gizakien lehen arrastoak historiaurrean aurkitu: Brontze Aroan nahiko xumeak, Beikoaingo trikuharria besterik ez baitugu. eta Burni Aroan oparoagoak, Eteneta 11-ko mairubaratza edo Buruntzako Herri harresitua (k.a. V-IV mendekoa).

Antzina bi herri ziren: Leizaur, Oria eta Leitzaran ibaien gurutzean kokatua eta Andoain, XIV. mendetik aurrera nagusitu den izena, Buruntzako magalean kokatua.

XII, XIII eta XIV. mendekoak dira zenbait familiaren dorretxe, erresistentzia eta jabetza, nekazal eta abeltzaintza sailetatik aparte, etsaien erasoaldietatik babesteko ere balio zutenak. Toki estrategikoetan kokatuak, Andoainen Izturitzaga, Leizaur, gaurJauregi moduan ezagutua, Berrozpe, Bazkardo eta Sarmendiko dorretxeak izan zituen.

1615. urteko otsaila arte Tolosa edo Donostiara anexionatua bizi izan zen. Urte honetan "villa" bezalajaio zen D. Felipe III.a erregearen jurisdikzio zibil eta kriminalak utzita, 80.950 erreal ordaindu eta gero.

XVIII. mendean izugarrizko aldaketa jasan zuen, herria geografikoki batu egin baitzen eta andoaindarren gune garrantzitsuena Buruntzako magaletatik gaur egungo Eliza eta Udaletxea dauden tokira pasa baitzen.

XIX. mende erdialdean, Gipuzkoako ekonomi garapenaren motoreetako bat izan zen Andoain, ez bakarrik industri berriak sortu zirelako, baila 1864. urtean Irun-Madril trenbide berria inauguratu zelako ere.

Joan zen mendearen erdialdetik, populazioaren garapen handi bat gertatzen ari da. Hazkuntza garrantzitsu honek, Algodonera fabrikaren instalatzearekin zerikusi zuzena dauka, lanpostu berriak sortu zituen eta inguruko langileen etorrera eragin zuen. Etorrera geldiezin hau mendearen hasierako hamar urteetan gutxitu zen Ameriketara emigratzeko garai hartako joera zela eta.

1940-50eko hamarkadan, hazkuntza handi bat izan zen eta beste probintzietako inmigrazioa hasi zen. 1960ko hamarkadan saltorik ikusgarriena gertatu zen, 1964. urtean konkretuki, Andoainek 8.371 biztanle zituenean. 1977 urtean populazioaren hazkundeak bere topea jo zuen. Ondoren, 1984. urtetik aurrera, igoeraren bat gertatu bazen ere, hazkunde tasa jaisten Joan da poliki-poliki gaur egungo bizilagun kopuruan gelditu arte.


ANDOAINGO ARMARRIA:

Escudo de AndoainUrtetan zehar Andoainek, beste herri batzuetan gertatu den moduan, armarri ezberdinak erabili ditu. Baina gure herriarekin identifikatuko dugun irudia finkatzeko unea iritsi déla erabaki du Udalak, aurrerantzean bat izatea Andoaingo herriaren armarria eta bandera. Erabili diren armarrien gaineko azterketa burutu da, eta antzinatasun handiena duena aurrerantzean Andoaingo armarri bakartzat zehaztea erabaki da azkenean, bere modu sinpleenean, gerora gehitu zitzaizkion elementuak alboratuz.

Honela, ondorengo elementuak izango ditu armarri berriak: "Urrezko soroan, 4 zinta urdin. Ertz urdina, urrezko 10 gurutzerekin".

itzuli  aurkibidera