

Andoaingo populazio aktiboa 6.369 pertsonak osatzen dute, berauetatik langabezian edo beraien lehenengo lana bilatzen 1.610 lagun dirá. Sektore ezberdinetako banaketa hauxe da:
Lehen Sektorea. Populazio aktiboko 39 pertsonari lan ematen die (%0,8); orografiak beti zaildu du nekazaritzaren garatzea, hau izan delarik sektore honetara dedikatze-ezaren arrazoia; probetxuzko lur bakarrak behealdeko lur sailak eta harán aldeko gune zabal batzuk besterik ez baitira; Destela terrenoen maldetara moldatu beharra dago.
NEKAZARITZAKO AZALAN BANAKETA: Ustiategi lurdunak................ 2.310Ha.
Abeltzantzarekin.............. 945Ha.
Abeltzantzarik gabe ........... 1.365Ha.
Lur landuak........................... 92Ha.
Belardiak....................... 58Ha.
Frutarbolak............................ 34Ha.
Larre Iraunkorrak................ 847Ha.
*1999ko datuak Iturria: Eustat
Nekazaritzako produkzioetan animalientzako larreak nabarmen ditzakegu; hauen produktuak, okela eta esnea, merkatuetan saitzeko eginak dirá, eta ortuetako landareak ere herriguneko kontsumora destinatuak daude. Ardiak eta behiak dirá funtsean abelazkuntzako oinarria.
Bigarren Sektorea. Populazio aktiboko 2.555 pertsonari lan ematen die (%54). Herriaren oinarri ekonomikoa da. Eraikuntza, metal produkzioa, makinaria, egurgintza eta kortxoa, industria kimikoa, testila, eta abarrean aritzen diren enpresak daude.
Zerbitzuezako Sektorea. Populazio aktiboko 2.165 pertsonari lan ematen die (%45,5).
Gainerako probintziekin ondo komunikatuta dago Andoain; Madril-Irun Errepide Nazional bata herritik pasatzen da; hasieran, herriaren erditik zihoalako arazoak ema- ten zituen. Gaur egun, autobia tramu baten bitartez desbideratua izan da erdigunetik, behar beharrezkoa inguruneko trafikoaren izugarrizko intentsitateagatik; herria Donostia eta Tolosa bitartean dago eta merkatari, kamioilari, autobús eta auto partikularren beharrez- ko pasoa da.
Komunikatzioak. Trenbidez ere Andoainek komunikazio onak ditu, bertan baitago geltokia; herritik pasatzen da Madril-Irun-Hendaia trenbidea eta baita ingurunearekin komunikatzeko tren kopuru handi bat ere.