Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

EZAGUTU ANDOAIN

Kokapen Geografikoa
Biztanleria
Historia
Pertsonaiak
Ekonomia
Eraikin Bereziak
Argitalpenak

Kokapen Geografikoa

Oria haranaren zabalgunea hasten den tokian kokatuta dago Andoain, Belkoain mendiaren magalean.

Andoaingo herrigunea hainbat mendixkaz inguratuta dago, berauen artean nabarmen ditzakegu ipar-mendebaldean Buruntza (439 m.), Belkoain (488 m) eta hegomendebaldean Usabelartza (647 m) eta Aizkorri mendia (598 m), azken hau hegoaldearekin muga eginez, eta bertan, maldan gora hasten da Adarra mendia (817 m).

Andoain mapanAndoain mapan

Andoaingo ibai nagusiak Leitzaran eta Oria dira, lehena Nafarroatik dator haran estu eta mehagunean barrena. Oriak berriz, herria iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du. Herrigunea goiko guneetatik jaisten diren errekatxo eta erretenez ureztatuta dago, beraien urak bi ibai nagusienetara joaten direlarik.

Udalerriko lurraldeen barnean, gorabehera edo akzidente tektoniko garrantzitsu bat nabarmen daiteke: "Buruntzako Kaliza Eskama" deritzona.

Klimari dagokionez Gipuzkoako probintziako ¡ldo orokorrak jarraitzen ditu, hau da, klima ozeaniko hezea, euri jasa geldiezinekin urte osoan zehar. Andoain kostako herria izan ez arren, Oria haraneko zabalgune hasieran kokatuta egoteagatik, hau da, Gipuzkoa zokoguneko itsasbazterretik oso gertu, itsasoaren eraginak jasaten ditu, hozberoan leuntasun handiagoa nabarituz. Hozbero moderatua gorabehera handirik gabe hilabete bero eta hilabete hotzen artean.

DISTANTZIAK:

Donostiara, NI 15 km.

Bilbo, A-8 99 km.

Iruñea, A-5 61 km.

Gasteiz, NI 91 km.

itzuli  aurkibidera