Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

UDAL ARTXIBOA


Andoaingo Udal Artxiboa bi funtsez osatua dago; udal funtsa adiera hertsian esanda, eta Laborde funtsa

Bestalde, Andoaingo Udal Artxiboak, Andoaingo historiari buruzko ikerlanak egiteko xedez, beka eta diru-laguntzen deialdiak egiten ditu. Ikus baldintzak.


UDAL FUNTSA

IDENTIFIKAZIOA:

izenburua: Andoaingo udal funtsa
datak: 1630-2002
bolumena: 401 ml.

TESTUINGURUA:

ekoizlearen izena: Andoaingo Udala

erakundearen historia: Andoainek hiribildu izendapena 1615. urtera arte jasotzen ez badu ere, bere presentzia lehenagotik dokumentatua dago, Tolosaren edo Donostiaren menpe zegoenetik, eta baita historiaurretik ere, Buruntzako herrixkako asentamenduek edo monumentu megalitikoek ere erakusten duten bezala.




artxiboaren historia: Dokumentazioa beti Udalaren egoitzan gorde da, lehenengo guda karlista bezalako egoera belikoetan salbu. Izan ere, froga dokumentalek erakusten dute lehenengo gerrate karlistan dokumentuak barrika batetan sartuak Merdilladi baserrira eramanak izan zirela.
Horrekin saihestu nahi zen agiriak suteetan desagertzea, mende hasieran frantziarren aurkako gerrateetan gertatu zen bezala.







onarpen-modua: erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez.

EDUKIAREN IRISMENA ETA EGITURA:


irismena eta edukia: XVII. eta XVIII. mendeetako dokumentazioa gordetzen badu ere, XIX. mendean osatu zen, gaur egun arteko jarraikortasuna eskuratuz.


onarpen-berriak: Urtero 16 ml hazten da gutxi gorabehera.

antolaketa: 1940 baino lehenagoko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroaren arabera antolatuta daude. 1940 ondorengo agiriak, berriz, Udal Artxiboen Antolaketari buruzko Lan-mahaiak egindako Udal Funtsen Sailkapenerako Koadroaren arabera daude antolatuta. Koadro hori Udalaren premietara egokituta dago.





ARTXIBORA SARTZEKO ETA ARTXIBOA ERABILTZEKO BALDINTZAK:



sartzeko baldintzak: Izaera publikoko artxibo-funtsa. Sarrera librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta indarrean dagoen gainerako legedian aurreikusitako murrizpenekin.


erreprodukziorako
baldintzak
Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean aurreikusitako murrizpenekin.


dokumentuen
hizkuntza/idazkera:
Gaztelania edo/eta euskara.

deskribapen-tresnak: Dokumentazio historikoari buruzko bi fitxategi (1630-1940)
Dokumentazio administratiboari buruzko sei fitxategi (1941-2002)
Gobernu-organoei, estatistikari, obrei, ondareari, hezkuntzari, kulturari, nekazaritza eta abeltzaintzari, euskarari eta hauteskundeei buruzko sekzioak, IADOC datu-basean informatizatuak (1941-2007).






ATXIKITAKO DOKUMENTAZIOA:


kopia mikrofilmatuak: 1630. urtetik 1854. urtera bitarteko dokumentazio historikoa, guztira 5 bobinatan, Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroan aurkitzen da.- Sign: 3A


argitalpenak: Udal Artxiboak bi urtez behin (urte bikoitietan) editatze duen LEIÇAUR, Andoaingo Ikerketa Historikoen Aldizkaria.



Kontsultak egiteko edo informazio gehigarria eskuratzeko: e-postaz: konartxiboa@andoain.org

itzuli aurkibidera