

IDENTIFIKAZIOA:
izenburua: Laborde funtsa
datak: 1928-1978
bolumena: 270 kutxa
TESTUINGURUA:
ekoizlearen: Laborde enpresa
historia: Laborde enpresa 1926an sortu zuten Guillermo Laborde eta bere seme Eduardo, Jose Mª, Manuel eta Enriquek. Enpresaren xedea zen doitasun-mozketako tresnak fabrikatzea, hala nola barautsak, arrak, fresak, otxabuak, terrailak eta abar, bai karbono-altzairuan eta baita altzairu lasterrean ere.
Baltzu Mugatu gisa sortu bazen ere, 1938. urtean Baltzu Anonimo bilakatu zen.
1928. urtetik Andoaingo egungo Gudarien Etorbidean kokatu zen, eta fabrika behin eta berriz handitu zen, arkitektura arrazionalistaren adierazle argi bilakatuz.
1963. urtean 525 langile izatera iritsi zen, eta aitzindaria izan zen zenbait gaietan; 1941. urtean Labordeko Mekanika-eskola sortu zen, enpresa barruko lanbide-heziketa ezarriz.
artxiboaren historia: Laborde Funtsa enpresako artxiboen zati bat da, eta Udalari eman zitzaion 1994. urte amaieran.
onarpen-modua: Enpresan sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez.
EDUKIA ETA EGITURA:
irismena eta edukia: Batez ere 50eko eta 60ko hamarraldiei buruzko agiri eta argazkiak ditu.
antolaketa: Sailkapen organiko eta funtzionaleko koadro bat eratu zen. Koadro horretan, sekzio eta azpisekzioak enpresako lansailei edo/eta funtzio eta jarduerei buruzkoak dira.
ARTXIBORA SARTZEKO ETA ARTXIBOA ERABILTZEKO BALDINTZAK:
sartzeko baldintzak: Izaera publikoko artxibo-funtsa. Sarrera librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta indarrean dagoen gainerako legedian aurreikusitako murrizpenekin.
erreprodukziorako
baldintzak: Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean aurreikusitako murrizpenekin.
dokumentuen
hizkuntza/idazkera: Gaztelania.
deskribapen-tresnak: Inbentarioa.
Fototeka: datu-base informatikoan digitalizatutako eta inbentariatutako 3648 argazki.
ATXIKITAKO DOKUMENTAZIOA:
argitalpenak: TRUTXUELO GARCIA, Marta: "Laborde Hermanos: trayectoria histórica de una empresa", LEYÇAUR 5. Andoaingo Udala, Andoain, 1998.
TRUTXUELO GARCIA, Marta eta FERNÁNDEZ ALTUNA, José Javier: "Arkitektura industriala Andoainen 1928-1942", LEYÇAUR 7. Andoaingo Udala, Andoain
Kontsultak egiteko edo informazio gehigarria eskuratzeko: e-postaz: konartxiboa@andoain.org