


UDALSAREA 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea da, eta hiru lurralde historikoetako udalerriak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak —IHOBE Sozietate Publikoaren bidez—, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak osatzen dute.
Koordinazio- eta lankidetza-foroa izatea du helburu, tokiko ekintza-planak gauzatzea bultzatzeko eta Udalsarea 21eko udalerrietako Tokiko Agenda 21 dinamizatzeko.
Tokiko ekintza-plan bat duten udalak dira protagonistak.
Sare horretan daudenen artean Andoain da, 2005eko otsailean Ajuria Enean egindako ekitaldi formal baten ostean.