Udalako akolo
Andoaineko irudiak
Ayto. Andoain©Andoaingo Udala
Castellano

TOKIKO AGENDA 21

Zer da Tokiko Agenda 21a? Une honetan nola gaude? Parte-hartzea eta ekintzak Dokumentu eta esteka interesgarriak


EKINTZAK

birzikletako sinboloa



Etxez-etxeko bilketa zerbitzua


Etxez-etxeko bilketa zerbitzua. EmaúsAndoaingo Udaletxeko Zerbitzuen arloak herritarrei, tamaina handiko (altzariak, tresna elektrikoak eta beste tresna batzuk barne direlarik) hondakinen bilketa zerbitzua doainik erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Zerbitzu honen funtzionamendua oso erraza da: 902 455 855 (Emaús) telefonora deitu besterik ez da egin behar. Bilketa eguna eta ordua (beti asteartean egiten da) adosten dira eta Emaús-eko langileak arduratzen dira altzariak eta beste objektuak desmuntatu eta erretiratzeaz.

Etxez etxeko bilketa erosoagoa da, begizko-eragin gutxiago sortzen du eta ingurumenarentzat abantaila asko sortzen ditu.

Bildutako objektuak EkoCenter-era (Emaús) eramaten dira eta hauen berrerabilerara bideratzen dira (bigarren eskuko objektuen salmenta) edo ezin bazaie probetxurik atera, birziklatzera bideratzen dira. Zabortegian amaitu dezaten ekiditeaz gain, aukera honen bitartez egoera zaila jasaten ari diren pertsonei enplegua bultzatzea suposatzen du.


Aalborg + 10 konpromisoaren sinadura

2005eko maiatzaren 27an Aalborg + 10 konpromezua eskualdeko alkateek sinatu zuten. Ekitaldi hori Astigarragako osoko bilkuren aretoan egin zen. pdf Aalborg + 10


Eskolako Agenda 21a

Orain dela hiru urte Andoaingo ikastetxe guztiek Eskolako Agenda 21ean parte hartzen dute. Programa hau ikastetxe eta inguruaren iraunkortasunaren  eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak, udalekin batera, aurrera eramaten duen konpromezua da.

itzuli aurkibidera