


“Garapen mota horri esker, gaur egungo belaunaldien premiak asetzen dira, etorkizuneko belaunaldien premiak asetzeko gaitasunari inolako kalterik egin gabe ” (NBEko Brundtland txostena)
Garapen mota hori ikaragarrizko aldaketa da, gaur egun nagusi diren garapen ereduekin alderatuta. Izan ere, gaur egungo garapen ereduak ez dira batere solidarioak, eta herrialde garatuek gero eta baliabide, lehengai eta energia gehiago kontsumitzen dute, besteak beste. Horrez gain, eskuarki, baztertutako herrialdeen kontura, herrialde horien arteko desberdintasuna areagotu egiten da.
Nazioartean kontzeptuak ikaragarrizko onarpena izan du. Baina, ezbairik gabe, 1992an Rio de Janeiron (Brasil) egindako Ingurumenerako eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarrean, kontzeptu hori planetaren ingurumeneko etorkizuna definitzeko funtsezko elementua zela onartu zen. Goi bilera hartan, 179 estatuk gaur egungo ingurumen estrategiak abian jartzeko garrantzi handiko zenbait dokumentu onartu zituzten (Agenda 21, aldaketa klimatikoari buruzko hitzarmena…).
Rioko deklarazioak oinarri tridimentsionala eman zion garapen iraunkorrari. Garapen eredu berri horrek kontuan hartuko ditu ekonomia, gizartea eta ingurumena. Horiek izango dira sustatu beharreko garapen ereduaren oinarri, eta erabat integratuta egongo dira; hau da, jada ez da egingo ingurumen ondorioak kontuan hartzen ez dituen politika ekonomikorik, eta, halaber, ez da planteatuko garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea bermatuko ez duen ingurumen programarik.
Iraunkortasuna lortzeko prozesu horretan, konpromezu instituzionala eta adostasun soziala garrantzizkoak dira.
1968 Erroman, 30 herrialdetako 35 pertsona ospetsuk (akademiko, zientzialari, ikertzaile eta politikariak), gizarteari eragiten dioten ingurumeneko aldaketengatik kezkatuta, “Erromako Kluba” fundatu zuten.
1972 1972 Stockholmeko Konferentzia. Ingurumenaren arazo orokorrarekiko ardura Munduko Konferentzian adierazi zen lehen aldiz.
1972 1972ko Erromako Klubaren txosten batek zera ondorioztatu zuen: “Munduko biztanleriaren hazkunde joerak, industrializazioak, kutsadurak, elikagaien ekoizpenak eta baliabideen eskasiak bere horretan jarraitzen badute, datozen ehun urteetan planetako hazkundearen mugetara helduko gara. Eta litekeena da, horren ondorioz, biztanleria eta gaitasun industriala bat-batean eta kontrolik gabe murriztea.”.
1987 Brundlango txostena. Garapen Jasangarriaren kontzeptua formalizatu egin zen, Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordeak egindako Nazio Batuen txostenaren bidez “Gure etorkizun komuna”
1992 “Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Batzarra” Rion.
- Jasangarritasuna eta Garapen jasangarri hitzen erabilera orokortzen da
- Agenda edo Programa 21 hasten da zabaltzen: Lurreko Goi-bilerako (Río de Janeiro) edukierak praktikara eramateko tresna.
Agenda 21ak aztertzen dituen arazo askok udal kudeaketarekin harreman handia dute, horregatik, ONUk dio “Parte hartzea eta udal autoritateen kooperazioak Programa 21 lortzeko faktore oso garrantzitsuak dira”.
1992 EBko Ingurumen Arloko V. Ekintza Programa “Garapen Jasangarria lortzeko bidean” ingurumen-politikak EB-ko gainerako politiketan, ekonomikoetan eta sozialetan, kontutan hartzeko helburuarekin.
1994 Europako Hiri Jasangarrien Lehen Konferentzia. Aalborg (Danimarka). Aalborgeko Gutuna. Europako Hiri eta Herri Jasangarrien kanpaina sortu zen.
1996 Europako Hiri Jasangarrien Bigarren konferentzia. Lisboako Ekintza Plana
2000 Europako Hiri Jasangarrien Hirugarren Konferentzia. Hannoverko deia.
2001 EB-ko Ingurumen Arloko VI. Ekintza Programa "Geroa geure eskuetan" 2001-2010.
2001 Garapen Jasangarrirako Europako Batasunaren Estrategia "Mundu berria lortzeko garapen Jasangarria Europan".
2002 2002 Munduko Konferentzia Río+10. Lurreko II. Goi-bilera. Johannesburg-Hegoafrika.
2002 2002-2020ko Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategia
2004 Europako Hiri Iraunkorren Laugarren Konferentzia, Aalborg+10; Herri eta Hiri Iraunkorren Europako Kanpainaren hamar urteak nabarmentzen ditu.